Itxi

telebista

15:15ean

Karmele Igartua poetaren inguruan, larunbateko 'Sautrela' saioan

A.H.

EITB

Horrez gain, Hasier Etxeberriak Ignazio Ausetaran idazle irundarra elkarrizketatuko du.

Badira zenbait idazle zalapartarik gabe hurbiltzen zaizkigunak eta isiltasun horrekin berarekin betirako uzten gaituztenak. Larunbat honetako ''Sautrela''k Karmele Igartua hartuko du gogoan.

Karmele Igartua isiltasunean bizi izandako poeta izan zen. Pasa den urteko abuztuan zendu zen, baina poema ederrak utzi zituen; baita argitaratu gabeko poesia liburu bat ere. Tere Irastortzak idazle eskolan ezagutu zuen Karmele eta Jose Angel Irigaray, aldiz, haren editore izan zen. Biekin izango da larunbateko ''Sautrela'' Karmele Igartuari buruz zerbait jakin nahian eta omenaldi xume bat egiteko asmoz.

Aste honetako elkarrizketa, bere aldetik, saiakera liburu baten inguruan joango da. Walter Benjaminen aingerua Gernikako bonbardaketatik lana plazaratu zuen pasa den urtearen bukaeran Ignazio Aiestaranek. Idazle iruindarrak filosofiaz eta Gernikako bonbardaketaren inguruan jazotakoaz hitz egingo du, besteak beste.

Eta asteroko irakurketa hautatua Unai Elorriagaren eskutik iritsiko da eta Erdi Aroko ipuin irlandar baten pasarte bat irakurriko du algortarrak.

''Sautrela'' larunbat honetan 15:15etatik aurrera emitituko da ETB-1en.