telebista
23:30ean
Etxegabeen egoera aztergai, gaur gauean, '360º Punto de Vista' saioan
EiTB
Saioak, Aita Angelen, Bizitegi elkarteko Iñigo Pargaren eta Luis Crovetto Bizkaiko Elikagaien Bankuko presidenteordearen testigantzak bilduko ditu.
-
Arantza Ruiz, '360º Punto de Vista' saioaren aurkezlea. Argazkia: EiTB
'360º Punto de Vista' saioaren gaurko atalak aterperik gabeko pertsonak eta gizarteak haiekiko erakusten duen elkartasuna izango du ardatz. Horretarako, hiru testigantza bilduko ditu. Saioan izango dira, besteak beste, Aita Angel, Bizitegi elkarteko Iñigo Parga eta Luis Crovetto Bizkaiko Elikagaien Bankuko presidenteordea.
80 urte izan arren, Aita Angel beti dago ahal duen heinean behar dutenei laguntzen. Bere aburuz, gaur egun gero eta elkartasun handiagoa dago lehen baino. Egunotan, gogoratu behar dugu guztiek ezin dutela Gabonez disfrutatu. Azken 2 urteetan etxe gabe dauden pertsona kopuruak gora egin du: 400 pertsona baino gehiago kale-gorrian bizi dira, eta 2 mila baino gehiagok aterpetxeetan igarotzen dituzte gauak. Nola bukatzen da horrela? Zein egoerak bultzatzen du pertsona bazterketara? Posible al da irtetea?
Honetaz guztiaz hitz egiteko, Aita Angel, Bizitegi elkarteko Iñigo Parga eta Luis Crovetto Bizkaiko Elikagaien Bankuko presidenteordea izango ditugu saioan gonbidatu. Gainera, platoan izango dira, baita ere, Marta Martín, Fernando Palacios eta Tito Irazusta solaskideak.
'360º Punto de Vista' ostiraletan izaten da ikusgai, 23:30etan, ETB2n eta eitb.eus-en.