Itxi

telebista

20:00etan

'Historias a Bocados' Lapuebla de Labarcan izango da gaurko saioan

EiTB

Joseba Arguiñano sukaldariak Lapuebla de Labarca bisitatuko du gastronomiari lotuta, bertako auzokideen istorioak hobeto ezagutzeko.

  • Joseba Argiñano

    Joseba Argiñano

Gaurko saioan, Lapuebla de Labarca bisitatuko du Joseba Aguiñano sukaldari eta gozogileak. Bertako hainbat auzokiderekin batera, herriko gastronomia hobeto ezagutu ahal izango du.

Arabar Errioxako hainbat tokitan gertatzen den legez, Lapuebla de Labarcan mahastiak dira nagusi, eta herri honetako ardoa komertzializatzen duen enpresetako bat Bodegas Loli Casado da. Joseba bertako ardoren bat dastatzeko gogoz sartuko da upategira, baina sarreran jaiotza erraldoi batekin egingo du topo, Jesus Astorgak urtero antolatzen duenarekin. Bertan kontatzen dituen istorioen berri emango dio Josebari, baita ere iraganarekin lotutako istorioak eta herriaren izena nondik datorren. Loli Casadorekin ardoa botilaratzea tokatuko zaio; hau berau dastatzeko aukera izango du bildotsa jan bitartean.

Ardoa komertzializatzen dituzten markez gain, kontsumo propiorako erabiltzen diren mahasti familiar txikiak ere badaude. Horren erakusle, Pablo Fuertesekin bilduko dira, honek Joseba mahastiak kimatzen eramango du. Duela 22 urte herrian lantegi bat sortzea erabaki zuela kontatuko dio, okindegi eta gozotegi bat. Egun, bere alaba Teresak eramaten du negozioa. Esku bat botako dio Josebak Teresari lantegira hurbildutakoan. Izan ere, errege-opilak egiten ariko dira lantegian buru-belarri eta Josebak horietako bat dastatzeko aukera izango du.

Joaquin Garcia Lapuebla de Labarcako 69 urteko auzokidea da. Arkitektoa izandakoa da, horren erakusle, bere seilua utzi izan du herriko udaletxean eta ikastolan. Izan ere, bere pasioa, ilustratzaile, marrazkilari eta karikaturagile izatea izan da. Komunikazio enpresa handitan kolaboratzaile gisa ere aritu izan da, trantsizio garaiko pertsonaia publiko eta politikoei 3.000 erretratu eta karikatura egiten. Josebak azpizuna roquefort saltsarekin eta patatekin egin bitartean, Joaquini karikatura bat egingo dio.

'Historias a Bocados': Lapuebla de Labarca, gaur izango dugu ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.