Itxi

telebista

Kirolak

Bigarren B mailako futbola eta Binakakoa, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Lehenengo Athletic Club-CD Vitoria futbol partidaz gozatzeko aukera izango dugu, eta ondoren, Altuna III-Martija eta Bengoetxea VI–Imaz pilotarien norgehiagoka izango da ikusgai.

  • Jokin Altuna

Gaur arratsaldeko kirol emanaldia futbolak eta pilotak osatuko dute. Biak ETB1en eta eitb.eus-en izango dira ikusgai.

16:00etan, 19.jardunaldia jokatuko dute Athletic Club eta CD Vitoria taldek Lezamatik zuzenean.

18:00etan, 'ETB Kantxa' saioak bi binakako partida eskainiko ditu Iruñetik zuzenean. Batetik, Agirre-Salaverri eta Peña II-Aranguren izango dira aurrez aurre promozio txapelketaren barruan. Eta lehen mailakoan, ostera, Altuna III-Martija eta Bengoetxea VI-Imaz.