Itxi

telebista

Audientzia

'El Conquistador del Pacífico', eguneko saiorik ikusiena Euskadin

EITB

Realityaren estreinaldiak % 24,7ko audientzia zatia bereganatu zuen, azkeneko zazpi urteotan lortutako daturik onena.

  • Julian Iantzi

    Julian Iantzi

'El Conquistador del Pacifico' saioaren estreinaldiak arrakasta handia izan zuen eta eguneko saiorik ikusiena izan zen urtarrilaren 14an Euskadin. Realityak % 24,7ko audientzia zatia bereganatu zuen, azken zazpi urteotan lortutako daturik onena, eta 334.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Panamako Las Perlas artxipelagoak hartu du abentura berria, eta paradisuko paraje honen gogortasuna erakutsi zuen asteleheneko immunitate jokoak. Hiru taldeek kapitainik gabe egin behar izan zioten aurre probari: 500 metro igerian egin ondoren, 400 kiloko kanoi bat itsas hondotik atera, gurdi gainera igo eta aurretik esandako tokiraino eraman behar izan zuten, bertan abenturari hasiera eman zion kanoikada garailea emateko. Talde berdeak irabazi zuen jokoa, gorriak bigarren izan ziren eta urdinek azken postuan amaitu zuten, amore eman baitzuten.

Patxi Alonsok asteazken honetan aurkeztuko duen 'El Conquis' eztabaida saioak asteleheneko atalaren nondik norakoak aztertuko ditu, eta kapitainen inguruko pistaren bat emango digute bertan.