Itxi

telebista

23:15ean

'Birmania: las guerras del opio' erreportajea, gaur, ETB2n

EITB

Myanmar Errepublika munduko bigarren opio ekoizlerik handiena da, eta drogaren negozioan barrena murgilduko da saioa.

'360º' saioaren emanaldiaren ondoren, 'Birmania: las guerras del opio' erreportajea eskainiko du ETB2k. Myanmar Errepublika munduko bigarren opio ekoizlerik handiena da. Negozio handi honek gobernuaren babesa dauka, eta milaka pertsonaren bizitzarekin amaitu eta hainbat komunitate lokalen bizimodua suntsitu du. Heroina eta anfetaminen esportazioak ehunka milioi dolar ekartzen ditu urtero milizietara, eta diru horrekin, gerra zibila finantzatzen dute.

Kachin estatuko biztanleak, euren kontura antolatu dira Christian Vigilantes mugimenduaren baitan, drogak dakartzan ondorioei aurre egiteko. Beraiekin batera, drogazaleak, droga-saltzaileak eta estatuko drogaren jauntxoak identifikatuko ditu erreportajeak, indarkeriak eta beldurrak hartutako herrialde kaotiko honetan barrena.

'Birmania: Las guerras del opio' igande honetan izango da ikusgai, 23:15ean, eitb.eus-en eta ETB2n.