Itxi

telebista

Audientzia

'Herri Txiki' eta '360º' saioen audientzia datu bikainak, igandeko ordutegi nagusian

EITB

ETB1eko 'Herri Txiki' denboraldiko ikusiena izan zen eta % 7,0ko audientzia-zatia bereganatu zuen. '360º' saioak eskainitako 'Altsasu: heridas abiertas' erreportajeak % 11,9ko ikusle-kuota lortu zuen.

  • Herri Txiki, Markina-Xemein

    Herri Txiki, Markina-Xemein

ETB1eko 'Herri Txiki, Infernu Handi' eta ETB2ko '360º' saioak igandeko ordutegi nagusian nabarmendu ziren, audientzia datu bikainak bereganatuz.

Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik aurkeztutako saioak % 7,0ko audientzia-zatia lortu zuen eta euskaldunen artean audientzia-buru izan zen % 17,4ko ikusle-kuotarekin. Markina- Xemein herriari buruzko atala denboraldiko saiorik ikusiena izan zen, eta 145.000 ikus-entzulek bat egin zuten uneren batean emanaldiarekin Euskadin eta eragin eremuan.

Halaber, Eider Hurtadok aurkeztutako '360º' saioak Altsasu: heridas abiertas erreportajea eskaini zuen, eta % 11,9ko audientzia-zatia eskuratu zuen. TV3k ekoitzitako erreportaje honek 237.000 ikus-entzuleko audientzia-metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.