Itxi

telebista

ETB2n

'Millennial' gazteak protagonista, 'Atrápame si Puedes' saioan

EiTB

Yago, June, Javier, Esti, Aranda eta Andrea izango dira nor baino nor gehiago aste honetan.

  • Millennial gazteak lehiakide 'Atrápame si Puedes' saioan

    Millennial gazteak lehiakide 'Atrápame si Puedes' saioan

Gazte jendez inguratuko da aste honetan Patxi Alonso 'Atrápame si puedes' saioan. Sei millennial-ek egunez egun handituz doan zakua eskuratzeko aukera izango dute. Gaur-gaurkoz, 77.000 euro daude jokoan.

Sei lehiakide gazteak hauek dira: Yago, jatorri irlandarra duen bilbotarra, Biologia ikasten ari dena; June, Barakaldoko Biologia ikaslea; Javier, Corellako irakasle eta DJa; Esti, irakaslea bera ere, Portugaletekoa; Aranda, asteburuetako saioetan parte hartu izan duen futbolari azkoitiarra, eta Andrea, ama eta irakaslea den getxoztarra.

Gazte millennial-ei eskainitako saioa gaurtik ostiralera izango da ikusgai, 14:00-15:00 bitartean, ETB2n eta eitb.eus-en.