Itxi

telebista

22:30ean

'Sin ley' filma, gaur gauean, 'La Noche De...' saioan

EITB

Pelikularen emanaldiaren ondoren, 'Gaza' Goya saria irabazi zuen film labur dokumentala eskainiko du ETB2k.

  • 'Sin ley' filmaren fotograma bat

    'Sin ley' filmaren fotograma bat

Gaur gauean, 'La Noche De...' saioak Sin ley, Estatu Batuetan lege lehorraren garaian girotutako filma, eskainiko du. Hiru anai-arreba whiskya ekoiztu eta kontrabandoan arituko dira, baina kontu handiz ibili beharko dira poliziak gertutik jarraituko dituelako. Aktore zerrenda bikaina du pelikulak eta protagonisten artean, Shia LeBeouf, Tom Hardy, Jason Clarke eta Jessica Chastain daude. Pelikularen emanaldiaren ondoren, Gaza, film labur dokumental onenaren Goya sariaren irabazlea, eskainiko du ETB2k.

Horrez gain, martxoak 8a hizpide hartuta, emakumeak hartuko ditu saioak protagonista. Hasteko, Eva Mendes aktorearen ibilbidea errepasatuko du; azoka batean zumezko saskitxoak saltzen zituen, eta gaur egun, arrakasta handiko aktorea, enpresarioa eta diseinatzailea da. Bestalde, Tu canción favorita atalak emakume gogor eta borrokalariak protagonista dituzten abestiak erakutsiko dizkigu.

Amaitzeko, Hollywood klasikoan matxismoaren aurrean ahotsa altxatu zuten aktore ausarten istorioak kontatuko ditu. Garai hartan, gaur egun baino eragin handiagoa zuen matxismoak eta aktore hauek ausardi handia erakutsi zuten. Izan ere, zinemaren munduko matxismoaren kontra egitean, euren ibilbide profesionalarekin amaitu zezaketen.

'LND… Sin ley' gaur izango da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.