Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Emakume Master Cupeko finala, igandean, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Arratsaldean, Binakako Txapelketako Elezkano II-Rezusta / Irribarria-Zabaleta partida izango dugu ikusgai Bilbotik.

  • Pilotari baten eskua

    Pilotari baten eskua. Irudia: EiTB

ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute igandean Zumarragako Beloki pilotalekuan jokatuko den Emakume Master Cupeko finala. Lehen mailan Leire Garai-Leire Etxaniz eta Patri Espinar-Mirian Arrillaga bikoteak izango dira aurrez aurre. Promozio mailan, berriz, Madalen Etxegarai-Uxue Oses eta Maria Granado-Ainhoa Lakuntza artean jokatuko da.

Arratsaldean ere pilota izango dugu, oraingoan Bilboko Bizkaia pilotalekutik. Partida nagusia Binakako Txapelketakoa izango da, Elezkano II-Rezusta / Irribarria-Zabaleta, eta beste bi neurketa ere jokatuko dira: Retegi-Tolosa / Elordi-Erostarbe eta Mendizabal III-Ruiz / Dario-Jaunarena.

16:00etako herri kirolen tartean (ETB1 eta eitb.eus) bezperan Ubiden ospatutako Banakako Urrezko Aizkolarien jardunaldia izango dugu ikusgai.

Amaitzeko, 15:00etan, ETB4n eta eitb.eus-en, palari egingo diote tartean. Binakako MPB Sariko bi norgehiagoka eskainiko dira: Garate-Gordon / Necol-Ibargarai eta Gaubeka-Urrutia / Fusto-Ibai Perez.