telebista
Kirolak zuzenean
Athletic Club - Espanyol eta Donostiako pilota jaialdia, gaur, zuzenean, EiTBn
EiTB
Altuna III.a - Martija eta Elezkano II.a - Rezusta izango dira aurrez aurre Atano III.a pilotalekuko partida nagusian.
-
Athletic Club - Espanyol, igandean, zuzenean, EiTBn.
Iberdrola Ligako Athletic Club - Espanyol partida izango dugu ikusgai igande honetan Lezamatik, zuzenean, 11:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.
Zuzeneko bigarren kirol emankizuna arratsaldean izango dugu, 17:00etan, Donostiako Atano III.a pilotalekutik. Bertan, Eskuz Binakako Txapelketako finalerdietako norgehiagoka jokatuko da: Altuna III.a - Martija vs Elezkano II.a - Rezusta. Beste bi partidak osatuko dute jaialdia: Ezkurdia - Tolosa vs Jaka - Galarza eta Mendizabal III.a - Garmendia vs Dario - Ruiz.
Bestalde, 16:00etako herri kirolen tartean, hilaren 17an Azpeitian Arria V.ak jokatutako desafioa ikusteko aukera izango dugu.
Azkenik, 12:00etan, ETB4n eta eitb.eus-en, erremontearen leihoa zabalduko dute IX. Sagardoaren Txapelketako partidak eskaintzeko.