Itxi

telebista

22:30 aldera

Olaia, talde gorriko azken kanporatua, 'El Conquis' saioan izango da gaur

EiTB

Panamara iritsiko den Michael urakanak hankaz gora jarriko du saioa eta horren aurrerapenak emango dituzte eztabaida-saioan.

  • Olaia, "El Conquistador del Pacífico" saioko talde gorriko lehiakidea

    Olaia, "El Conquistador del Pacífico" saioko talde gorriko lehiakidea. Argazkia: EiTB

Talde gorria krisi sakonetik atera ezinik dabil, eta, bolada txar horren ondorioz, Olaia kanporatu dute. 'El Conquis' eztabaida-saioko hurrengo gonbidatua izango da, gaur gauean. Nafarrak oinbularrean min hartu eta duelura joatea aukeratu zuen. Haatik, zail jarri zion garaipena Maider menderakaitzari. Aste honetako saioan, Maider kanpamentura nola itzuliko den ikusiko dugu, berdeen artera joaten berriro. Seleta gorrien kapitainari abentura luzea eta gogorra egiten ari zaio. Olaiaren ahotik, bere taldearen gorabeherak ezagutuko ditugu. Bestalde, kanpamentuak ondo astinduko dituen urakanaren ondorioak ezagutuko ditugu. Euria lehiakideen areriorik okerrena bilakatuko da, eta programako arduradunek neurriak hartu beharko dituzte istripurik gerta ez dadin.

Talde gorria eta talde berdea urakanak bete-betean harrapa ez ditzan errezatzen ari diren bitartean, talde urdineko lehiakideak kanpamentu aberatsean gozo-gozo daude, eta kide berri bat hartuko dute. Iñakik txoritxo bat adoptatu du, eta beste lehiakide bat balitz bezala zainduko du. Australiarraren eta Lucky izendaturiko txoriaren irudi berri eta surrealistak ikusi ahalko ditugu saio honetan.

Horretaz guztiaz gainera, aste honetako saioan, ohiko conquistologoak, kanporatutako lehiakideak, senitartekoak, Txurru, Ainhoa eta beti ustekaberen bat ekartzen duen Humberto izango dira.

'El Conquis del Pacífico' eztabaida-saioa asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30 aldera, 'Eguraldia' saioaren ostean, ETB2n eta eitb.eus-en.