telebista
Audientzia
Milioi erdi ikus-entzuletik gora lortu zituen 'El Conquistador'ek
A.E.
EITB
Horrez gainera, Olaizola II-Begino eta Xala-Barriolaren arteko pilota finalerdiak 207.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen.
Beste behin eguneko saiorik ikusiena izan zen ''El Conquistador del Fin del Mundo'' saioa atzo. Atalak % 23,7ko audientzia zatia eskuratu zuen, denboraldi honetako audientzia zatirik handiena, eta bataz beste 249.000 ikus-entzulek ikusi zuten Euskadin eta eragin esparruan. Horrez gain, 515.000 ikus-entzulek jarraitu zuten uneren batean Korta, Anibal, Pasang eta Janduk agur esan zuten atala.
Halaber, % 10,1eko ratinga izan zuen saioak, Moto GP txapelketako Espainiako Sariaren emanaldiak baino ikus-entzule gehiago izan zituen. TVE-1ek eman zuen moto txapelketak % 9,4ko rating-a izan zuen.
Pilota lider izan zen bere ordutegian
Olaizola II-Begino eta Xala-Barriolaren arteko eskuz binakako pilota finalerdia audientzia lider izan zen bere ordutegian. Ikus-entzuleen % 16,5ak ikusi zuen orohar partida eta euskal hiztunen artean % 27,4ra heldu zen audientzia zatia. Olaizola II-Begino bikoteak finalerako txartela jaso zuen neurketa, bataz beste, 155.000 ikus-entzulek ikusi zuten EAEn eta eragin esparruan, eta 262.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen.