Itxi

telebista

ZINEMA ETB-N

Paul Walker eta Matt Dillon protagonista dituen 'Ladrones', gaur gauean, ETB2n

A.A. | EiTB

Detektibe bat atzetik duten bitartean, azken lapurreta prestatzen ari diren talde baten istorioa kontatzen du film honek.

  • 'Ladrones' filmeko aktore nagusiak

    'Ladrones' filmeko aktore nagusiak

Euskal Telebistak Ladrones filma emango du gaur gauean bigarren katean. 2010ean estreinatu zen Paul Walker eta Matt Dillon aktoreak protagonista dituen zinta hau, eta azken lapurreta prestatzen ari diren talde baten gorabeherak kontatzen ditu.

Aktore talde zabalak hartzen du parte pelikulan. Paul Walker zenarekin eta Matt Dillonekin batera, Chris Brown, Idris Elba, Hayden Christensen, Johnathon Schaech, Zoe Saldana, Jay Hernandez, Andrew Fiscella, T.I., Michael Ealy, Steve Harris, Marianne Jean-Baptiste, Isa Briones, Gideon Emery eta Zulay Henao ikusiko ditugu.

Lapur talde baten gorabeherak dira istorio honen ardatza. Urteetan zehar hainbat lapurreta egin dituzte, eta erloju baten mekanismoak bezain zorrotz funtzionatu izan dute beti. Inolako arrastorik utzi gabe sartu eta irten izan dira, eta bizimodu normala izan dute lapurreta baten eta bestearen artean. Orain, azken lapurreta egin nahi dute, 20 milioi dolar osteko. Baina arazoak izaten hasiko dira esperientzia handiko detektibe bat (Matt Dillon) euren kasua ikertzen hasten denean.

Gaur, 'Cine Exito' saioan izango da ikusgai Ladrones, 22:00etan.