Itxi

2019/06/02

09:30

telebista

22:15ean

'Cielo y balas de plomo': Gladys del Estalen kasua, gaur gauean, '360º' saioan

EiTB

Eider Hurtadok aurkeztuta, gurera ekarriko ditu Gladys del Estal eta Anton Fernandez eta Josu Murueta Erandioko bizilagunen kasuak, protesta ekologistetan jasandako errepresioaren biktimak hizpide.

  • Eider Hurtado aurkezlea.

    Eider Hurtado aurkezlea. (Argazkia: EiTB)

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Eider Hurtadok aurkeztutako '360º' saioak Cielo y balas de plomo izeneko erreportajea eskainiko du gaur. Bertan, Gladys del Estal aktibistaren eta Anton Fernandez eta Josu Murueta Erandioko bizilagunen kasuak izango dituzte aztergai, 60. eta 70. hamarkaden amaieran protesta ekologistetan izandako errepresioaren biktimen ingurukoek eskainitako testigantzekin.

50 urte beteko dira Euskal Herrian lehen protesta ekologistak hasi zirela, aktibismo baketsuan oinarrituta. Frankoren garaian, ordea, bizia galdu zuten hainbat lagunek protesta horietan. 70. hamarkadako borroka antinuklearra gure gertuko historiako esperientziarik aktiboenetako bat izan da, eta borroka horretako bi une esanguratsu hartuko dituzte oinarri igandeko saioan, bukaera ezin okerragoa izan zituzten bi une, zehazki esateko.

1979ko ekainaren 3an, Tuteran, herritar talde batek bat egin zuen Bardeako tiro poligonoaren kontrako martxa batekin, zentral nuklearren kontrako aldarrikapena ere zabaltzeko. Baimendutako ekitaldia zen, eta han zeudenentzat pentsaezina zena gertatu zen: Gladys del Estal emakumearen hilketa. Buruan jasotako tiro batek hil zuen Gladys, eserialdi baketsu batean zegoela.

Hamar urte lehenago, 1969ko urrian, Anton Fernandez eta Josu Murueta Erandioko bizilagunak hil zituen polizia frankistak, bertako kimika-faktorien kutsaduraren kontra herrian egin ziren protestetan. Bi eguneko epean izan ziren bi bizilagunen heriotzak.

Gladys hil zuen guardia zibila zuhurtziagabekeria ausartegia egotzita zigortu zuten, epaiketa polemiko baten ostean, eta ez zuten kartzelara sartu. Erandioko biktimen kasuan, berriz, ez zen epaiketarik egon.

'360º' saioa gaur izango da ikusgai, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en.


  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;