Itxi

telebista

Audientzia

Aurtengo Italiako Giroak audientzia datu bikainak izan ditu

EITB

% 5,5eko kuota eta 105.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu ditu telebistako emanaldiak.

  • Italiako Giroa, 14. etapa

    Italiako Giroa, 14. etapa

Aurtengo Italiako Giroaren emanaldiak audientzia datu bikainak izan ditu ETB1en eta eitb.eus-en.

Italiako lasterketaren emankizunak % 5,5eko audientzia zatia eta euskaldunen arteko % 8,9ko kuota izan ditu batez beste, aurreko urteko datuak gaindituz. Halaber, 105.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan.

ETB1eko etaparik ikusiena 14. etapa izan da, Saint Vincent eta Courmayeur arteko mendi etapa ikusgarria, hain zuzen ere. Maiatzaren 25eko etapak % 10,8ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko % 16,1eko kuota bereganatu zituen; halaber, 214.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Audientzia bikaina, eitb.eus-en

Asko izan dira, gainera, Italiako Giroa eitb.eus-en bitartez jarraitu dutenak. EiTBko webguneak iazko datuak bikoiztu ditu: batez beste, 45.900 erabiltzaile bakar izan ditu egunero Giroaren zuzeneko emanaldi eta edukietan. Lasterketaren azken astean, gainera, batezbestekoak gora egin du, 85.800 erabiltzaile bakar lortuz. Orotara, milioi erdi erabiltzailek baino gehiagok ikusi dute Italiako Giroa eitb.eus-en.

Bilbao Basketen partida, igandean

RETAbet Bilbao Basket eta Iberostar Palma taldeen arteko Urrezko LEB Mailako igoera faseko finalak ere audientzia datu nabarmenak lortu ditu. ETB1en ikusgai izan zen partidak % 8,6ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko % 9,9ko kuota izan ditu. Horrez gain, 108.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu du Euskadin eta eragin eremuan.