Itxi

telebista

23:15ean

'Egunak Egin Du' umore saio berezia, gaur, ETB1en

EiTB

Iker Galartzak gidatuta, lagunarteko giroan, Ainhoa Etxebarria, Nerea Arriola, Joseba Usabiaga, Unai Zabaleta eta Gari Arroyo Garilin solaskideek eguneko albisteen errepasoa egingo dute.

  • Iker Galartza aktore eta aurkezlea.

    Iker Galartza aktore eta aurkezlea. ETBko bideo batetik lortutako irudia.

Ostegun honetan, 'Egunak Egin Du' umore saio berezia eskainiko du ETB1ek, 23:15ean. Iker Galartzak gidatuta, lagunarteko giroan, Ainhoa Etxebarria, Nerea Arriola, Joseba Usabiaga, Unai Zabaleta eta Gari Arroyo Garilin solaskideek eguneko albisteen errepasoa egingo dute. Lagunarteko solasaldiak jolas desberdinetarako bidea emango du.

Beti ere, filtrorik eta inongo lotsarik eta gidoirik gabe. Edozer gerta liteke eta era guztietako burutazioak, bizipenak eta ateraldiak ongi etorriak izango dira. Umore lotsagabeaz, lizunaz eta, tarteka, baldarraz gozatzeko aukera emango du saioak, egunak egin du eta!

'Egunak Egin Du' gaur izango da ikusgai 23:15ean ETB1en eta eitb.eus-en.