Itxi

telebista

20:00etan

Zollo-Elexaldera bisita egingo du, gaur, 'Historias a Bocados' saioak

EiTB

Joseba Arguiñanok Bittori eta Sabio Larizgoitia eta Martin Burgos bertako auzokoen istorioen berri izango du.

  • Joseba Argiñano

    Joseba Argiñano

'Historias A Bocados' saioan, Joseba Arguiñano Bizkaiko Arrankundiaga udalerriko Zollo-Elexalden izango da gaur. Hasteko, 79 urte dituen Bittori Larizgoitiarekin egingo du topo. Etxeko sukaldean egingo dute hitzordua txerri hankak kuzinatzeko. Txorixoa, odolkia eta hirugiharraz lagunduko dute platera. Bittorik, igandero, seme-alaba eta bilobak etxean prestatutako jaki goxoen inguruan biltzea du gogoko.

Martin Burgosek 50 urte ditu, eta horietatik 20 Zollon eman ditu. Zolloko tabernaren ardura du duela 16 urtetik hona. Bertakoei eta bisitariei eskaintzen die jatekoa eta edatekoa. Etxeko janaria prestatzen du.

Sabino Larizgoitiak 85 urte ditu eta istorio asko ditu kontatzeko. Nerbioiko erdi aldeko haran ikusgarria begi-bistan dutela, lasai-lasai arituko dira solasean. Ondoren, lagunekin kartatan ibiltzeko erabiltzen duen kotxean joango dira baserriraino.

'Historias a Bocados' 20:00etan dago ikusgai, ETB2n eta eitb.eus-en.