Itxi

telebista

20:00etan

'Escapadas con Joseba Arguiñano' Murgian izango da gaur

EiTB

Arabako Zuian dagoen herri honetako lekurik nabarmenak ezgagutuko ditu Joseba Arguiñano aurkezleak.

  • Joseba Arguiñano Murgian izango da larunbatean.

    Joseba Arguiñano Murgian izango da larunbatean.

Gaur, Joseba Arguiñano Arabako Zuian dagoen Murgia herrira joango da. Bertan, Jose Antonio González de Salazar 25 urtez apaiz izan denak hartuko du. Hitzordua San Migeleko parrokian egingo dute.

Joseba okina eta gozogilea denez eta Murgian egongo denez, Echebarria okindegira bisita egingo du. Herrian oso ezaguna da okindegia. 100 urte baino gehiago daramatzate lanean Echebarriatarrak. Aurkezleak euren erritmora ogia egiten lagunduko die.

Oregi etxean kokatuta dagoen Eztiaren Museoan beste esperientzia ezti bat izango du Josebak. Eduardo Fernández de Leceta erlezainak erleen inguruan hitz egingo dio. Ondoren, Santi Martínez de Agirre eta Jesus Gardoki Gorbeako Erlezainen Elkarteko kideei eztia erauzten lagunduko die.

Murgiara egindako irteera borobiltzeko, Casa del Patron jatetxera joango da Joseba. Jatetxeak sari ugari irabazi ditu hainbat sukaldaritza lehiaketetan. Sukaldaria familia negozioaren sustatzaileekin bilduko da, Miguel Ángel González eta Ramoni Estevez emaztearekin.

Murgian lo egiteko dauden lekuen artean Nagusi Hotela aukeratu du bisita egiteko ETBko aurkezleak. Josean Asenjo arduradunak eraikinaren historiaren berri emango dio eta barrutik erakutsiko dio. Logela-atikoan amaituko dute bisita.

'Escapadas con Joseba Arguiñano' gaur 20:00etan dago ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.