Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Emakume Master Cup San Fermin Txapelketako finala, gaur, zuzenean, EiTBn

EiTB

Frantziako Tourreko 8. etapak, Donostiarra Kaiarriba Banderak, erremonteko San Fermin finalak eta Marco Real desafioak osatuko dute kirol eskaintza.

  • Emakume Master Cup 2019

    Emakume Master Cup 2019

Emakume Master Cup San Fermin Txapelketako finalak zabalduko du larunbateko kirol eskaintza, 12:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en. 18 urtez azpikoetan Arrate Bergara-Katixa Agorreta eta Eider Salbide-Olatz Ruiz de Larramendi bikoteak izango dira nor baino nor gehiago. Lehen mailan, berriz, Amaia Jaka-Maite Ruiz de Larramendik eta Iera Agirre-Oihana Orbegozok neurtuko dituzte indarrak.

14:30ean hasiko da Frantziako Tourreko 8. etaparen emanaldia, beti bezala ETB4n eta 15:00etan ETB1en izango du segida. Jardunaldi gorabeheratsua izango da Macon eta Saint-Etienne artekoa, zazpi mendaterekin.

Txirrindularitza amaitutakoan, 18:00etan, arraunaren leihoa zabalduko da, Donostiarra Kaiarriba Bandera eskaintzeko.

Gauean, 22:15ean, pilota izango dugu ikusgai, arratsaldean Iruñean jokatutako Marco Real desafioko hiru norgehiagoka: P. Etxeberria vs Agirre (4 ½-an), Jaka-Rezusta / Laso-Albisu (binaka) eta Zabala vs Victor (buruz buru).

Azkenik, ETB4n, 17:00etan, Huarten jokatutako San Ferminetako erremonte torneoko finalaz gozatu ahal izango dugu: Ezkurra II-Endika / Ansa II-Barrenetxea.