telebista
22:15ean
'Secretos de cocina' ('Sukalde kontuak') filma, gaur gauean, ETB2n
22:15ean hasiko da Aizpea Goenagak zuzendu zuen komedia hau.
-
'Sukalde kontuak' pelikularen fotograma bat.
Aizpea Goenagak idatzi eta zuzendu zuen Secretos de cocina (Sukalde kontuak) komedia iritsiko da, gaur gauean, ETB2ra. Sukaldaritza eskola batean dago girotuta filma, eta irakasleek eta ikasleek ezohiko egoerak biziko dituzte bertan.
Pelikularen osagai nagusia umorea da, baina gure gizarte kontsumista eta materialistaren kritika egiten du zuzendariak. Isidoro Fernandez aktorea du protagonista nagusi (eskolako zuzendaria), eta Aizpea Goenaga, Barbara Goenaga, Aitziber Garmendia, Ramon Agirre, Loli Astoreka, Xabier Agirre, Oscar Jaenada, Mikel Losada eta Marivi Bilbao ari dira harekin batera filmean aktore lanetan. Lan hau Donostiako eta Errenteriako hainbat tokitan grabatu zuten.
Secretos de cocina komedia, gaur, 22:15 aldera, ETB2n.