Itxi

telebista

Hauteskunde kanpaina EITBn

Bigarren hauteskunde eztabaidak, astelehenean, ETB-2n

A.E.

EITB

Lurralde deskonexioan eskainiko dira, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroarako. Estibaliz Ruiz de Azuak eta Ander Arzakek gidatuko dituzte.

ETB-2n bigarren hauteskunde eztabaidak izango dira ikusgai astelehenean. Lurralde deskonexioan eskainiko dira Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroarako. Estibaliz Ruiz de Azua eta Ander Arzak izango dituzte gidari. Udal hautagaiak izango dituzte Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban. Nafarroan, berriz, Parlamenturako hautagaiak hartuko dituzte.

Bizkaiarako eskainiko den debatea Estibaliz Ruiz de Azuak aurkeztuko du. Bilborako alkategaiek parte hartuko dute: Iñaki Azkuna (EAJ-PNV), Cristina Ruiz (PP), Txema Oleaga (PSE-EE) eta Jon Sustatxa (EB).

Gipuzkoako eztabaida Ander Arzakek aurkeztuko du eta Donostiako alkategaiek hartuko dute parte: Odon Elorza (PSE-EE), Ramon Gomez (PP), Eneko Goia (EAJ-PNV), Kintxo Gomez (EB), Juan Jarcos Izagirre (Bildu), Ainhoa Beola (Aralar ) eta Iñaki Galdos (Hamaikabat).

Arabarakoan, berriz, Vitoria-Gasteizko udalerako hautagaiak egongo dira: Juan Carlos Alonso (PSE-EE), Javier Maroto (PP), Gorka Urtaran (EAJ-PNV), Jose Navas (EB) eta Antxon Belakortu (Bildu). Estibaliz Ruiz de Azua izango da aurkezlea.

Azkenik, Nafarrorako deskonexioan emango den eztabaidan Nafarroako Parlamenturako presidentziarako hautagaiak izango dituzte:&' || 'nbsp; Roberto Jimenez (PSN), Patxi Zabaleta (Nafarroa Bai), Mayorga Ramirez (Bildu), Jose Miguel Nuin (Izquierda-Ezkerra), Jose Andres Burguete (CDN) eta Santiago Cervera (PP).

Eztabaidak 00:00etan emango dira ETB-2n.