telebista
Asteartean ETBSat-en
Euskal selekzioen ofizialtasunaz, 'Deporte a Debate' saioan
A.E.
EITB
Patxi Mutiloa, Santiago Arostegi, Iñigo Santxo eta Aratz Gallastegi egongo dira solasaldian.
Datorren maiatzaren 25ean euskal futbol selekzioak Estonian lagunarteko partida jokatuko du. Hori dela eta, kirol ezberdinen euskal selekzioen aldarrikapenaz eztabaidatuko dute asteartean 22:30ean ETBSat-eko ''Deporte a Debate'' saioan.
Platoan, Jose Ituarte kazetariarekin batera, Patxi Mutiloa Eusko Jaurlaritzako Kiroletako zuzendariak, Santiago Arostegi Euskal Futbol Federazioaren presidenteak, Iñigo Santxo abokatu eta Esait-eko partaideak eta Aratz Gallastegi rugby-ko jokalari ohiak hartuko dute parte.