Itxi

telebista

22:30ean

'Pensión Completa' komedia frantziarra, gaur gauean, 'La Noche De...'n

EiTB

Saioak, gainera, Brad Pitt eta Angelina Jolie aktoreak hartuko ditu 'La pareja más guapa del mundo' atalean protagonista.

  • 'Pensión Completa' pelikularen irudia

    'Pensión Completa' pelikularen irudia. ETBko bideo batetik hartutako irudia

Gaur gauean, 'La Noche De...' saioak Pensión Completa komedia frantziarra estreinatuko du telebistan. Pelikulak itsasoaren ondoko hotel baten jabeak izango ditu protagonista: François eta Charlotte senar-emazteak. Bien arteko harremana ez da oso ona, eta okertu egingo da Alex, Charlotteren lehen senarra, hotelean agertzen denean. Gérard Lanvin, Franck Dubosc eta Pascale Arbillot dira aktore protagonistak, eta Felix Linaresek pelikularen filmazioaren eta aktore zerrendaren datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.

Horrez gain, La pareja más guapa del mundo atalak Brad Pitt eta Angelina Jolie aktoreak hartuko ditu protagonista.

Gainera, pelikulen abestien inguruko atal berezia eskainiko du saioak. Horien artean, Pulp Fiction pelikulako John Travolta eta Uma Thurmanen dantza ezagunaren jatorria zein izan zen azalduko du.

Amaitzeko, Los Angeles hirian filmatzeak dituen zailtasunak aztertuko ditu 'LND'k.

'La Noche De… Pensión Completa' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.