Itxi

telebista

22:00etan

Baionako errekortari ikuskizuna, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Euskal Herriko errekortari gazteak eta momentuko errekortari onenak ikusteko aukera izango dugu.

  • Errekotariak Baionan

    Errekotariak Baionan. Irudia: EiTB

Errekortari ikuskizuna dakarkigu gaur gauean 'Oholtzan' saioak, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en. Imanol Artolak, Miguel Zendoia aditua lagun duela, Baionan ospatutako ikuskizunaren kontakizuna egingo digu.

Hasteko, Euskal Herriko errekortari gazteak arituko dira lehian: Bergarako Anartz Almorza eta Beñat Garin, Andoaingo Oier Jauregi, eta Zizurkilgo Ekain Dominguez.

Ondoren, momentuko errekortari onenen erakustaldiaz gozatu ahal izango dugu. Mika Romero, Cristian Moras, Eusebio Sacristán, Dominique Larie, David Ramírez Peque, Javier Patranas, Paquito Murillo eta Baptiste Bordes.

Emanaldian, Ahetzeko (Lapurdi) Écurie Fantagaro taldeko kideek zaldiarekin egindako bi ikuskizun eskainiko dituzte.