Itxi

telebista

Apustua

'Vaya Semanita' vs. 'El Conquis': Apustuaren amaiera heltzear

E.O.

EITB

Andoni Agirregomezkortak eta Iñaki Lopezek apustu bat egin zuten: ''Vaya Semanita''k 100.000 jarraitzaile lortu behar ditu Facebook-en eta ''El Conquistador del Fin del Mundo''k 50.000.

Euskal Telebistako ''''Vaya Semanita'''' saioaren eta ''''El Conquis, la Aventura'''' eztabaidaren aurkezleek, Andoni Agirregomezkortak eta Iñaki Lopezek hurrenez hurren, apustu bat egin zuten. Eta hain euskalduna den ohitura honek, bi saioek Facebook sare sozialean duten presentzia izaten ari du oinarri.

''''Vaya Semanitak'''' 100.000 jarraitzaile lortu behar zituen eta ''''El Conquistador del Fin del Mundo''''k 50.000. Ekainaren 10ean umore saioak ia 85.000 jarraitzaile ditu eta abentura saioak ia 16.500.

Gauzak horrela, Iñaki Lopez aurtengo Patagoniako finala Euskadin erreproduzitzeko arduraduna izango dela dirudi. Finala joan den urtekoaren antzekoa izatekotan, aurkezleak Kontxako hondartzatik Santa Klara irlara joan eta etorriko da.

Erronka Facebook-en, Twitter bidez

Joan den martxoaren 28an hasi zen istorioa. ''''El Conquis, la Aventura'''' eztabaidan zehar Andoni Agirregomezkortak ''''twit'''' bat bidali zuen honako testu honekin: ''''¡Iñaki¡ ¿Qué te apuestas a que #Vaya Semanita llega a 100.000 seguidores en Facebook antes de que El #Conquis llegue a 50.000? Mójate tirillas".

Iñakik egun horretan bertan desafiatu zuen ''''Vaya Semanita''''ko aurkezlea. Eta martxoaren 31an, gauean, Andonik apustua onartu zuen.