Itxi

telebista

Audientzia

832.000 ikus-entzulek bat egin zuten ETBko hauteskunde saio bereziekin

EiTB

eitb.eus webguneak 225.000 erabiltzaile bakar lortu zituen.

  • Hauteskunde gaua Euskal Telebistan.

    Hauteskunde gaua Euskal Telebistan. Irudia: EiTB

Igande gaueko ETBren hauteskunde saio bereziek harrera bikaina izan zuten audientziaren aldetik. 832.000 ikus-entzulek bat egin zuten 19:55ean hasi eta 00:45era arte luzatu zen Euskal Telebistako programazio bereziarekin Euskadin eta eragin eremuan.

ETB2n Africa Baeta, Xabier Garcia Ramsden eta Juan Carlos Etxeberria kazetariek eman zuten hauteskunde gauaren berri, hiru tarte ezberdinetan. 21:00etatik aurrera hauteskunde emaitzak aletu zituen saioak % 14,6ko audientzia zatia eta 639.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen Euskadin eta eragin eremuan.

Aurretik, 20:00-21:00 bitartean, boto asmoaren inguruko inkesten emaitzak iragarri zituen tarteak % 11,4ko kuota bereganatu zuen. Amaitzeko, alderdi politiko ezberdinen erreakzioek % 10,7ko audientzia-zatia lortu zuten 23:30etik aurrera.

Bestalde, Amaia Cayerok eta Xabier Usabiagak gidatutako ETB1eko saio bereziak 197.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zituen Euskadin eta eragin eremuan, euskaldunen artean% 7,0ko audientzia-zatia eskuratuz.

Webguneak ere harrera bikaina

eitb.eus webguneak ere audientzia datu bikainak lortu zituen: 225.000 erabiltzaile bakar. Erabiltzaileen % 80 mugikorren bidez (smartphone eta tabletak) konektatu ziren eta sare sozialetatik lortutako erabiltzaile kopurua % 20koa izan zen.

ETBko hauteskunde saioak sarean konektatuta dauden HBBTV telebisten bitartez jarraitu zituzten herritarren datua ere aipagarria izan da: 120.000 erabiltzaile bakar.