Itxi

telebista

Kirolak

Donostiako Maratoia eta Binakako Txapelketa Bergaratik, gaur, zuzenean, EiTBn

EiTB

Lehen mailako Irribarria-Rezusta / Jaka-Zabaleta eta promozio mailako Elordi-Etxebarria / Dario-Ruiz partidak izango ditugu ikusgai.

  • Pilota emanaldia EiTBn

    Pilota emanaldia EiTBn

Zuzeneko bi kirol emanaldi izango ditugu gaur ETB1en eta eitb.eus-en: 12:00etan, Donostiako Maratoia, eta 17:00etan, Bergarako pilota jaialdia. Bertan, Binakako Txapelketako bi norgehiagoka jokatuko dira: lehen mailako Irribarria-Rezusta / Jaka-Zabaleta eta promozio mailako Elordi-Etxebarria / Dario-Ruiz. Elezkano II-Bikuña / P. Etxeberria-Tolosa neurketarekin osatuko da emanaldia. 

Bestalde, 11:00etan, Jose Antonio Gisasola Zelai harri-jasotzaileari hilaren 2an Mallabian egindako omenaldia eskainiko da, eta 16:00etan goizean Usurbilen jokatutako Urrezko Aizkolarien Kopako jardunaldia.