Itxi

telebista

20:00etan

'Historias a Bocados' saioak Oikia bisitatuko du arratsaldean

EiTB

Jose Julian Alberdi, Josean Legorburu eta Peio Etxaberen eskutik ezagutuko du Joseba Arguiñanok Zumaiako auzoa.

  • Joseba Arguiñano Jose Julian Alberdiren baratzean, Oikian

    Joseba Arguiñano eta Jose Julian Alberdi, saiotik hartutako irudian

Zumaiako Oikia auzoko istorioak ezagutuko ditu gaur Joseba Arguiñano gozogile eta sukaldariak 'Historias a Bocados' saioan.

Lehenik eta behin, Kondekua baserriko Jose Julian Alberdirengana joko du. Baratzea dauka Jose Julianek, eta bertatik ateratzen dituen produktuak Azpeitiko, Ordiziako eta Zarauzko merkatuetan saltzen ditu. Horrez gain, moto eta auto bitxien bilduma dauka. 

Oikiako beste baserri batera joango da segidan, Txortenguara. Josean Legorburu zarauztarra bizi da bertan. Margolaria da Josean, eta etxean bertan egiten du lan. 

Azkenik, Peio Etxabe ezagutuko du. Zumaiarra da jaiotzez, baina gurasoak Oikiakoak zirenez, harreman estua du auzoarekin. Aspaldiko kontuak ekarriko dizkio gogora, historikoki garrantzi handia izan baitu Oikiak merkantzien eta pertsonen pasaleku bezala. 

'Historias a Bocados de Oikia' gaur izango da ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.