telebista
22:30ean
Txuletarik onena, gaur gauean, 'Juego de Cartas' saioan
EiTB
Mota ezberdinetako lau sagardotegi beraiek prestatzen duten haragiak saria merezi duela erakusteko lehian arituko dira.
-
Javi Sierra 'Juego de Cartas'eko aurkezlea. EiTBko bideo batetik hartutako irudia.
Sagardotegien munduan murgilduko da gaur 'Juego de Cartas' saioa. Erronka argia da: txuletarik onena aukeratzea. Mota ezberdinetako lau sagardotegi beraiek prestatzen duten haragiak saria merezi duela erakusteko lehian arituko dira.
Rezola sagardotegian hasiko da lehiaketa, Astigarragan. Bertan, Jose Ramon Rezola antigoaleko gauzak biltzeko zaletasun handia duen sagardogilearen esanetan, bere txuleta ikusten duen guztiei aurpegia betiko aldatzen zaie.
Donostiakoa da hurrengo jatetxea ere, Amara auzoan baitago. Bruno Espinosak menu tradizionala eskaintzen du giro kosmopolita duen Salaberria sagardotegian. Konbinaziorik aproposena da, bere ustez.
Handik ez oso urruti, Antigua auzoan, Albiztur sagardotegia ezagutuko dute lehiakideek. Diego Martin jatetxearen ordezkaria duela 15 urte iritsi zen Donostiara Argentinatik, eta handik ekarri zuen haragia behar bezala prestatzeko sekretua.
Azken geldialdia Iñak Larrartek zuzentzen duen Larrarte sagardotegian egingo dute. 1977an zabaldu zuen sagardotegia, Astigarragan. Auzokoek sagardo txikitoa bolotan jokatzen duten garai hartan.
'Juego de Cartas' gaur gauean izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en, 22:30ean.