Itxi

telebista

22:30ean

'Vascos por el Mundo'k Toronto bisitatuko du gaur gauean

EiTB

Ipar Amerikako bosgarren hiririk handiena eta Kanadako garrantzitsuena da Ontario lakuaren ipar ekialdean dagoen hiria.

  • Carolina Calvo erreportaria Toronton

    Carolina Calvo erreportaria saiotik hartutako irudian

Carolina Calvoren eskutik, Toronto ezagutzeko aukera izango dugu gaur gauean 'Vascos por el Mundo' saioan, eta Kanadako hiririk garrantzitsuenean bizi diren lau euskaldun izango ditu bidelagun: Goiatz Uaika Maruri (Trintxerpe), Ibai Lakunza (Lizarra), Edurne Rujas (Gasteiz) eta Laura Villar (Barakaldo).

Toronto Ontario lakuaren ipar-ekialdean dago, eta Ipar Amerikako bosgarren hiririk handiena da. Aberastasun handiko hiria da, bertan hitz egiten diren hizkuntzengatik eta kultur eta gastronomia eskaintza zabalarengatik. 

Besteak beste, leku hauek bisitatuko dituzte: Kensington Market, Little Portugal eta Roncesvalles auzoak, St. Lawrence Market eta Chinatown merkatuak, Triniti Bellwood parkea eta Jack Layton itsas portua. Hiriaren erdigunean ere murgilduko dira Nathan Phillips plaza mitikoa, CN Tower ezaguna eta Yonge kalea (munduko luzeena) ezagutzera. Azkenik, Ontario lakura eta Niagarako ur-jauzira hurbilduko dira. 

'Vascos por el Mundo' ostegunero izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.