Itxi

telebista

Goizeko hitzordua

Garapen pertsonalaren inguruan, astearteko 'Forum' saioan

A.H.

EITB

David Barberok Joaquin Lorente idazle eta publizista elkarrizketatuko du.

Joaquin Lorente idazle eta publizistak Tu puedes liburua argitaratu berri du, bakoitzaren adimena indartzeko ideiak emanez, eta bere lana hizpide, astearteko gonbidatua izango da ''Forum'' elkarrizketa saioan. David Barberorekin mantenduko duen hitzorduan zehar, bere liburuan tratatzen diren gai ezberdinez arituko da, hala nola, garapen pertsonalaz eta garapen hori lortzeko aholkuez. Horrez gain, bere aurreko liburuaz ere hitz egingo du, Piensa, es gratis.

''Forum'' astearte honetan emitituko da goizeko 08:05etik aurrera ETB-2n.