Itxi

telebista

21:00etan

'Kartzela' serie digitala, gaur gauean, ETB1en

EiTB

BECen harrapatuta gelditu diren sei lagun dira istorioaren protagonistak, denak arnasguneetako herritarrak.

0:27
'Kartzela'

Asteazken honetan, 'Kartzela' serie digitalaren estreinaldia eskainiko du ETB1ek.  

BECen harrapatuta gelditu diren sei lagun dira istorioaren protagonistak. Pixkanaka topo egingo dute eta eraikinetik nola atera pentsatzen hasiko dira. Horretan ari direla sortuko dira lehen galderak: zenbat egunez iraun beharko dute BEC barruan? Nola moldatuko dira hain izaera desberdina duten sei pertsona elkar ulertzeko? Kasualitatea izan ote da ala beraiek hor egoteko ezkutuko arrazoiren bat dago?

Erika Olaizola, 'June'; Ainhoa Etxebarria, 'Garazi'; Iratxe Urkiaga, 'Mara'; Juanen Saralegi, 'Juan'; Sambou Diaby, 'Iba', eta Amaiur Epher, 'Ekhi', dira 'Kartzela' serie digitaleko protagonistak. Arnasguneetako herritarrak dira guztiak: Azpeitia, Ondarroa, Lekeitio, Lesaka, Zumaia eta Donibane Garazi, hurrenez hurren, eta tokian tokiko euskalkian aritzen dira.

Arnasguneak eta udalerri euskaldunak euskararentzat zein garrantzitsuak diren nabarmendu nahi duen 'Arnasa Gara' kanpainaren baitan sortu da 'Kartzela' serie digitala, mezua euskal herritar guztiengana helarazi nahian. Hiru Damatxo ekoiztetxeak EiTBrekin elkarlanean ekoiztutako serie digitala da. Zazpi ataleko lana EiTB Nahieranen da ikusgai, eta asteazkenean, zazpi atalak telebistan ikusteko aukera izango dugu, 21:00etan.