Itxi

telebista

Zinea

'80 egunean' filma, larunbatean ETB-1en

Itziar Urdapilleta

Erredakzioa

Itziar Aizpuru eta Mariasun Pagoaga aktoreak dira amodiozko istorio honen protagonista nagusiak.

ETB-1ek 80 egunean pelikula eskainiko du larunbat gauean, 22:10etik aurrera. Itziar Aizpuru Axun da, 70 urteko emakumea. Ospitalean, bere alabaren senar ohia zaintzen ari dela, Maite (Mariasun Pagoaga) aspaldiko lagunarekin egin du topo. 50 urte igaro dira azkenekoz elkar ikusi zutenetik baina, hala ere, gaztetan bizi izandako harreman bereziak hor dirauela konturatu dira segituan.

Une bikainak igaroko dituzte berriz ere elkarrekin. Egoera, ordea, guztiz aldatuko da Axun Maite lesbiana dela ohartzen denean. Izan ere, sentimenduak gora eta behera hasiko dira bere baitan eta zalantzak izango ditu nagusi behin eta berriro. Ez du jakingo zeri egin jaramon, arrazoiari ala maitasunari.

Proiektu arrakastatsua

Oso kritika onak jaso ditu proiektuak 2010ean zinema-aretoetan estreinatu zutenez gero, eta proposamen ausarta zein aurrerakoia dela adierazi dute hedabide ugarik. Horrez gain, Nazioarteko zinema-jaialdi ugaritan parte hartu du.

80 egunean larunbatean izango da ikusgai ETB-1en, 22:10etik aurrera.