Itxi

telebista

Aurreestreinaldia Bilbon

'El Conquistador' saioaren 16. edizioa ezustekoz beterik etorriko da

EiTB

Bilboko Kale Nagusiko BBK Aretoan saio ezagunaren aurreneko atala izan da ikusgai. Hainbat jarraitzaile izan dira atala lehiakide ohi eta kapitainekin batera ikusten.

2:11
Julian Iantzi jarraitzaile batekin argazkia ateratzen

Datorren astelehenean, 'El Conquistador del Caribe' saioaren estreinaldiaz gozatu ahal izango dugu ETB2n eta eitb.eus atarian. Hala ere, ostegun honetan, abenturaren lehen atalaren aurrestreinaldia egin da Bilboko BBK Aretoan. Saio ezagunaren hamaseigarren edizioko aurreneko atala ikusten izan dira jarraitzaileak, aurkezleak, programatik pasatako kapitainak eta lehiakideak ere.

Bertan aurreratu dutenez, Caribera itzuliko da lehiaketa, oso gogorra izango da eta ezustekoz beterik egongo da.