telebista
00:30ean ETB2n eta eitb.eus-en
Montpellier hiria eta inguruak, gaur, "Chiloé, Una Aventura Ultratrail' saioan
EiTB
Zenbait leku esanguratsu ezagutzeaz gain, bertako maratoian hartuko du parte Zigor Iturrietak.
-
Zigor Iturrieta Montpelliereko Maratoiko zuzendariarekin. EiTBren bideo batetik lortutako irudia
Frantziako Okzitania eskualdean kokatuta dagoen Montpellier hiria ezagutuko du gaur gauean Zigor Iturrietak "Chiloé, Una Aventura Ultratrail" saioan: bertako historia, erdigunea, kale zaharrak... Kostaldera joango da gero, Palavas les Flots inguru turistikoa ezagutzera. Barrualdean, Saint-Martin-de-Londres herri txikia bisitatuko du, eta baita inguruko ardo upategi bat ere.
Montpellier hiriko maratoian parte hartuz amaituko du egonaldia Iturrietak.
"Chiloé, Una Aventura Ultratrail" saioa asteazkenetan izaten da ikusgai, 00:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en, "El Conquis"en debatearen ostean.