Itxi

telebista

Kirolak

Atletismoa, eskubaloia, herri kirolak eta pilota, asteburuan, EiTBn

EiTB

Sevillako Maratoia, Orlen Wisla Plock vs Bidasoa Irun partida, Binakako Txapelketaren 14. jardunaldiko eta Banakako Pala Txapelketako norgehiagokak, eta sokatira eta aizkolari demak eskainiko dira.

  • Bidasoa Irun eskubaloi taldeko jokalariak elkar besarkatzen

    Bidasoa Irun eskubakoi taldea. EiTBren bideo batetik hartutako irudia

Atletismoak, eskubaloiak, herri kirolek eta pilotak osatuko dute asteburuko kirol eskaintza ETB1en eta eitb.eus-en.

Larunbatean, zuzeneko bi emankizun izango ditugu: 15:00etan, EHF Txapeldunen Ligako Orlen Wisla Plock vs Bidasoa Irun partida, Poloniatik, 15:00etan, eta Binakako Txapelketako Alberdi-Salaverri vs Egiguren V-Erostarbe eta Elezkano II-Rezusta vs Peña II-Albisu norgehiagokak Iruñetik, 17:30ean. 

Bien tartean, goma gaineko sokatira txapelketako finalak eskainiko dira, 600 kilotako kategorian. 

Igandean, atletismoak jarriko du abiapuntua 08:30ean, ETB4n eta eitb.eus-en. Sevillako Maratoiaren emanaldia eguerdi partean ETB1en eskainiko da, 12:50ean hasita. 

13:00etan Banakako Pala Txapelketako bi partida eskainiko dira ETB4n: ostiral arratsaldean Bizkaia pilotalekuan jokatutako Gaubeka vs Fusto eta Ibargarai vs Necol. 

Arratsaldeko emankizunak ETB1en izango dira: hilaren 16an Oñatin jokatutako Urrezko Aizkolarien Binakako Txapelketako jardunaldia 16:00etan, eta Bizkaia pilotalekuko jaialdia 17:00etan. Victor-Ibai Zabala vs Bakaikoa-Larunbe norgehiagoka jokatuko da lehendabizi eta Binakako Txapelketako Olaizola II-Urrutikoetxea vs Ezkurdia-Martija ondoren.