Itxi

telebista

22:30ean

Javier izango da "El Conquis" saioko eztabaidako gaurko gonbidatua

EiTB

Caguama taldeko 'ardi beltza', talde urdinean baztertua sentitu dena, hartuko dute platoan.

  • Javier, "El Conquistador del Caribe"ko talde urdineko lehiakidea

    Javier, "El Conquistador del Caribe"ko talde urdineko lehiakidea. Argazkia: EiTB

Jennyk kanporatutako Cadizko Javier "El Conquis" saioko protagonista nagusia izango da gaur gauean. Banderatxoekin motel moldatu izana eta taldekideekin zuen harreman gorabeheratsua izango dira parte-hartzaile andaluziarrak azaldu beharko dituen gaietako batzuk. Zer eragin izan zuen kapitainarekin ondo konpondu ez izateak bere izendapenean? Taldetik nahita aldendu zen ala taldeak baztertu zuen? Plantak egin al zituen izendapenaren atarian duelura ez joateko? Zalantza asko geratu ziren airean eta Patxik Conquistologoen laguntzarekin asteazkeneko eztabaidan argituko ditu.

Horrez gain, Enekoren kanpamentu txirora egindako itzuleraren irudiak eta Jenny eta Andrea kanpamendu oso txirora itzuli zirenekoa aztertuko dituzte. Hiru kanpamentuetako irudi berriak ikusiko ditugu, eta berdeen eta haien kapitainaren hondamendia aztertuko dute. Kanpamendu oso txiroan bizi duten oinazeak nesken moralaren gainbehera ekarri du. Vir saioa uzteko puntuan dagoela dirudien bitartean, Andreak hitz gogorrak izango ditu saioaren eta bere lankide batzuen aurka. Joan den asteleheneko irudirik onenak eta datorren asteleheneko aurrerapenak osatuko dute saio zirraragarria.

Juanito, David, Isa, Eider, Isma, Gorka eta Vane adituek Haitin gertatutakoari buruz duten iritzia emango dute. Halaber, Josean eta Silbia Javier taldekide ohiarekin elkartuko dira. Cadizekoaren jarrerarekin ez dira batere ados etorri taldekide ohiak.

Ainhoak eta Txurruk gaua girotuko dute Gazteako set-etik eta Humbertok orain arte landu ez duen pertsonaia ekarriko du.

"El Conquis del Caribe" asteazkenero izaten da ikusgai "Eguraldia" saioaren ostean, ETB2n eta eitb.eus-en, 22:30etik aurrera.