Itxi

telebista

22:30ean

'Riphagen: el carnicero holandés' filmaren estreinaldia, gaur, "La Noche de..."n

EiTB

Saioak, gainera, Blake Lively eta Chuck Norris aktoreen inguruko erreportajeak eskainiko ditu.

  • 'Riphagen, el carnicero holandés' pelikularen irudia.

    'Riphagen, el carnicero holandés' pelikularen irudia.

Gaur gauean, "La Noche de..." saioak Riphagen: el carnicero holandés filmaren estreinaldia eskainiko du. Benetako gertakarietan oinarrituta, naziei laguntza eman zieten pertsonen kasuak ekartzen ditu gogora Bigarren Mundu Gerraren garaian girotutako lan honek.

Herbehereetan, lapurtutako bitxien salerosketarekin, legez kanpoko jokoekin eta prostituzioarekin dirua egin zuen Bernardus Andries Riphagen gangsterra da filmeko protagonista. Gerrak negozioa zabaltzeko eta aberasteko aukera eman zion: Herbehereetako juduen konfiantza lortu eta haien dirua jasotzen zuen Europatik irteteko laguntzaren truke. Baina juduei agindutako guztia iruzurra besterik ez zen: nazien esku uzten zituen, eta haien diru eta ondasunekin geratzen zen.

Herbehereetako pelikula honen zuzendaria Pieter Kuijpers da, eta aktoreak, berriz, Jeroen van Koningsbrugge, Lisa Zweerman, Anna Raadsveld eta Peter Blok.

Saioak, gainera, Blake Lively aktorearen inguruko erreportajea eskainiko du, ostiralean estreinatu zuen pelikularen harira. Halaber, Tu banda sonora favorita atalak zinemaren historiako soinu-banda onenak eskainiko ditu, eta ikus-entzuleek gustukoenaren aldeko botoa eman ahal izango dute.

Amaitzeko, Chuck Norris aktorearen inguruko erreportajea izango da ikusgai. Aktoreak 80 urte bete berri ditu, eta "LND" saioak haren ibilbidea errepasatuko du. Besteak beste, urte hauetan guztietan esan dituen esaldirik nabarmenenak gogoratuko ditu.

"La Noche de... Riphagen: el carnicero holandés" gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.