Itxi

telebista

15. atala

Lehiakideek bateratzea espero dute, baina Manu eta Seletarekin egingo dute topo

EiTB

'El Conquistador del Caribe' saioko gaurko atalean, ezustean azalduko dira Manu eta Seleta, eta elkarrekin lehiatu beharko dute.

3:03
Seleta y Manu Maritxalar

"El Conquistador del Caribe" saioak itzelezko ezustekoa emango die lehiakideei gaur gauean. Eurek bateratzea espero dute, baina Manu eta Seletarekin egingo dute topo, eta bien arteko lehia ikusiko dute.

Manu Maritxalarren eta Seletaren iritsierak hankaz gora jarriko du bateratze ekitaldia izan behar zuena. Ezustean iritsiko dira, eta titanen pareko proba batean, aurrez aurre jarriko dituzte. Zer irabaziko du norgehiagoka hau irabazten duenak?

Eneko, Patri eta Gotzon kapitanek, aldiz, eusten zaila izango zaien euforia giroan pasatuko dituzte lehiakideekin egingo dituzten azken orduak, eta lehiakideak irrikan izango dira hurrengo pausoa eman eta lehiaketan aurrera egiteko.

Astelehenero, "El Conquistador" lehiaketaren atal berri bat izaten da ikusgai, 22:15ean, "Eguraldia"ren ondoren, ETB2n eta eitb.eus-en. Orain arteko atal guztiak EiTB Nahieran atarian daude ikusgai.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • ETB1