Itxi

telebista

Audientzia

"El Conquistador", lider % 23,2ko audientzia-zatiarekin

EiTB

Abentura-realityak 304.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

  • Talde berriak "El Conquistador" saioan.

    Talde berriak "El Conquistador" saioan. EiTBtik audientzien rankinga.

"El Conquistador del Caribe" berriz ere audientzia-buru izan da asteleheneko ordutegi nagusian, % 23,2ko kuota bereganatuz. Halaber, Julian Iantzik aurkezten duen abentura-realityak 304.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du Euskadin eta eragin-eremuan.

Sare sozialetako erabiltzaileen artean ere jarraipen handia izan du asteleheneko atalak, eta #conquis15 joera izan da Twitterren. Estatu mailan hirugarren postua lortu du, eta, guztira, 5.500 tuit baino gehiago izan dira aipatutako traolarekin.

Hamabosgarren atalean, Manu Maritxalar eta Seleta kapitain dituen bi taldeetako fase berria hasi da. Seletak galdu du bien arteko immunitate jokoa, eta horren taldeko Mery eta Santxo kanporatu dituzte dueluan.