Itxi

telebista

BOZKETA

Bozka ezazu "El Conquistador del Caribe"ko zure lehiakide gogokoenaren alde!

EiTB

Zure lehiakide gogokoena aukeratu, eta botoa eman! Prozesua, baina, e-mail bidez konfirmatuta bukatu behar duzu, botoa markagailura igo ahal izateko.

  • Bozka ezazu "El Conquistador del Caribe 16"ko zure lehiakide gogokoenaren alde

    Bozka ezazu "El Conquistador del Caribe 16"ko zure lehiakide gogokoenaren alde

"El Conquistador del Caribe" saioaren jarraitzaileek lehiakide gogokoenaren alde bozkatzeko aukera dute. Gogoratu oso garrantzitsua dela botoa emateko prozesua bukatzea norberak emandako helbide elektronikora bidalitako mezuan jasotako jarraibideak beteta.

Lehiakide gogokoena saioaren webgunean hautatu behar da, eitb.eus atarian, FAVORITO atalean. Bozkatzeko, hautagaietako bat aukeratu, horren argazkiaren azpian dagoen VOTAR botoiaren gainean klik egin eta formularioa bete. Ondoren, mezu elektroniko bat jasoko duzu formularioan zehaztu duzun helbide elektronikoan; botoa berretsi behar duzu bertan, botoa markagailura igo eta sarien zozketan parte hartu ahal izateko.

Patxi Alonsok botazioaren berri emango du asteazkenero, "El Conquis" eztabaida-saioan. Boto gutxien dituzten lehiakideak hautaketatik kanpo geratuko dira. Ikusleen lehiakide gogokoenaren gala berezian ezagutuko dugu azken emaitza. Lehiakide gogokoenak 5.000 euroko saria eskuratuko du.

Ternua kamiseta eta kantinplora, boto-emaileentzat

Lehiakide gogokoenak ez ezik, botoa eman dutenek ere jasoko dituzte sariak. Ternuak "El Conquistador del Caribe" lehiaketarako egindako kamiseta bat eta kantinplora bat zozkatuko dugu astero lehiakide gogokoena hautatu dutenen artean. Asteazkenetan emango dugu irabazlearen berri, "El Conquis" eztabaida-saioan.

Asteburu bateko egonaldia bi lagunentzat Sercotel Villa de Laguardia hotelean

Lehiakide gogokoenaren finalaren egunean, botoa ematen duten erabiltzaile guztien artean Sercotel Villa de Laguardia hotelean bi lagunentzako bi gaueko egonaldia zozkatuko da. Irabazleek bi gau igaroko dituzte logela bikoitzean, eta gosariaz eta Errioxa jatorri-izendapena duen ardoaz lagunduriko afariaz gozatu, Wine Oil Spa Villa de Laguardian ur termaleko zirkuituan lasaitu eta Villa Lucía gune gastronomikoa bisitatzeko aukera izango dute.