Itxi

telebista

Asteazkenean, 22:05ean

Bernard kartzelatik aterako da, 'Operación Comète' telesailean

A.A.

EITB

Umeek Florentino non ezkutatzen den esango diote apaizari.

"Operación Comète" telesailaren bederatzigarren eta amargaren atalak izango dira ikusgai asteazken honetan gaueko hamarretan ETB-2n. Bernard kartzelan dago. Azkenean Miren agertuko da, esanez Bernardek zeraman diru frantsesa berak eman ziola Baionan tela batzuk erosteko. Juanek Bernard kalean uztea beste erremediorik ez du izango. Bernard ostatura joango da.

Buruan buelta asko eman eta gero, azkenean Sebasek Florentinoren proposamena onartuko du: sarean sartuko da, horrela orain arte egindako kaltea berdintzen saiatuko nahi du. Gainera, Iriarterekin zuen zorra kitatua duela uste du. Usteak ustel: Iriarte bere etxean agertuko da eta berarentzako lanean jarraitzeko aginduko dio, bere familiari ezer txarrik gertatzea nahi ez badu. Sebasek erabaki muturreko bat hartuko du.

Aranak jakingo du umeek apaizari esan diotela Florentino non izkutatzen den. Segituan, Sebastianen laguntzarekin, goikoei abisua emateko plana egingo dute. Sebastianek ezin du joan, errenka dagoelako, eta Elizanburu izeneko mugalariari emango diote abisua emateko lana. Baina Elisanbururi aleman soldaduek tiro egingo diote Sophieren etxera iritsi baino lehen.

Umeak txundituta daude eta guztiaren errudun sentitzen dira. Gertaera guztiak jarraitzen saiatuko dira. Horrela jakingo du Ezkilak bere ama iparraldeko mugalari familia batekoa zela, eta ez Gaztelako kinkilari bat, txikitatik esan dioten moduan.

Juan Mateoren semearen hezurren peskizan ari da: Damianen bidez jakingo du non lurperatu zuten.