Itxi

telebista

22:30ean

"Igelak" filma Gorka Otxoarekin, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Pobrezia eta krimena nagusi diren giro post-apokaliptikoa aurkeztuko digu Patxo Telleriaren filmak.

0:23
'Igelak' filmaren fotograma

Astelehenean, Patxo Telleria zinemagileak zuzendutako Igelak komedia eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek. Gorka Otxoa da filmeko protagonista, baina Mikel Losada, Josean Bengoetxea, Gurutze Beitia, Maria Cruickshank eta Miren Gaztañaga ere azaltzen dira pelikulan.

Delitu ekonomikoak direla-eta atxilotu dute Pello, banku-bulego bateko zuzendaria. Espetxean ez sartzeko, ihes egitea erabakiko du. Justiziatik ihesi ibiliko da, beraz, eta euren etxetik kaleratu duten lagun-talde batekin ezkutatuko da okupatutako eraikin batean. Beraien konfiantza bereganatuko du, baina asmo bakarra izango du berak: dokumentazio faltsua egiteko behar duen dirua haiei lapurtzea eta atzerrira alde egitea, han bizitza berri bati ekiteko.

Igelak astelehenean izango da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.