telebista
Champions League
Udinese eta Arsenal elkarren aurka, zuzenean, ETB-1en eta eitb.com-en
A.H.
EITB
20:55etik aurrera eskainiko da aurrekanporaketako itzuliko partida.
Asteazken honetan, Udinese eta Arsenal taldeek Champions League-ko aurrekanporaketako itzuliko partida jokatuko dute Italian eta Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du norgehiagoka 20:45etik aurrera ETB-1 eta eitb.com-en bidez. Bi taldeek txapelketaren taldeko faserako pasea lortu nahi dute eta italiarrek gogor borrokatu beharko dute joaneko partidan Londresen 1-0 galdu ondoren. Xabier Andueza, Xabier Azkargorta eta Naxari Altunak egingo dute zuzeneko partidaren gaineko kontakizuna.
Horrez gain, Txemi Galarragak aurkeztuitako 'Champions Gunea' saioak partidaren aurreko informazio guztia emango du 20:15etik aurrera eta norgehiagoka amaitzean ere, bizitako momenturik onenak gogoratu eta eguneko beste partiden laburpenak eskainiko ditu.