Itxi

telebista

ETB-1 eta ETB-2n

Getxoko portua, aste honetako 'Kresala' saioan

A.H.

EITB

Horrez gain, Ana Urrutiak Bakioko txoko guztiak erakutsiko ditu.

Aste honetako 'Kresala' saioa Getxon izandako MSC Opera bidaiari ontzian grabatua izan da, Getxoko kirol portua gertutik ezagutzeko aukera paregabea. Horrez gain, Ana Urrutiak, ETBko Eguraldiaren aurkezleak, Bakioko txoko guztiak erakutsiko ditu saioaren kameren aurrean. Han dituen oroitzapenak, surfarekiko lotura eta Bakioko surf taldea erakutsiko ditu. Surfarekin jarraituz, gainera, Biarritzen jokatutako Roxy Pro 2011 Surf Txapelketaren lekuko izango da 'Kresala'.

Bestalde, gaurkotasuneko bi gai garrantzitsu hartuko ditu 'Kresala'k aztergai. Lehenik eta behin, Eusko Jaurkaritzak arrantzarako 62 mila lizentzia erregulatuko ditu 2013 urtera luzatuko nahi duen plan batean. Saioak sakonean ezagutu nahi izango ditu bai urpeko arrantza zein itsasontzi edo lurretik egindako arrantza erregulatuko dituen plan hau. Ondoren, energia berriak aztertu nahi izango ditu eta horretarako, Mutrikun ireki duten fabrika berezi bat ezagutuko du 'Kresala'k. Olatuek sortutako energia merkaturatuko duen Europar Batasuneko lehenengo enpresa da.

'Kresala' asteazken honetan emitituko da 23:30etik aurrera ETB-1en eta igandean 09:45ak aldera ETB-2n.