Itxi

telebista

Aste honetan

Gasteizko Magialdiaren berri dakar 'EITB Kultura' saioak

A.A.

EITB

Horrez gain, Bizkaiko Bakalite eta Nafarroako Reina Republicana taldeen musika lan berriak eta Fabian Thome dantzariaren muntaia berria ezagutuko dituzte.

  • EITB Kultura. Argazkia: EITB

Datorren irailaren 12tik 18ra Gasteizen ospatuko den Magialdia jaialdiaren aurrerapena egingo du aste honetako 'EITB Kultura' saioak. Kale, antzoki, erakuslehio eta hiriko beste bazterretan izango diren ikuskizun eta ekimenez mintzatuko dira Jose Angel Suarez zuzendariarekin.

Datorren irailaren 17an lau hiriburu batu egingo dira artearen bitartez. Batzelona, Madril, Bilbo eta Donostiak Walking Gallery delako bat egingo dute. Argazki, margolan, grabatu eta marrazki sorta zabala izango da ikusgai, tartean Marta Astrain eta Saioa Etxebarria artista euskaldunen lanak.

Naiara Anasagasti eta Sergio Llanos bermeotarrek osatu duten Bakelite bikotearen lehen lana ezagutuko dute, baita Reina Republicana nafarren disko berria ere. Azaroan argitaratu aurretik Elektro-Pop Jaialdiaren bosgarren edizioan aurkeztuko dute.

Donibane Lohizuneko Fabian Thome dantzariak muntaia berria du eskuartean, Desde el sofá. Dantza eta antzerkia batzen dituen ikuskizunaz mintzatuko dira berarekin.

Bilboko Rekalde Aretoan Ignacio Uriarteren 'Works' erakusketa bisitatuko dute eta amaitzeko, Urdaitopiak ekimenaren berri emango dute. Arkitektura ikasleek Urdaibairako prestatu dituzte proiektuak batzen ditu eta Gernikako Udetxea Jauregian daude ikusgai. Donostiako Arkitektura Eskolako ikasleen lanak emango ditu ezagutzera 'EITB Kultura'k.

'EITB Kultura' astelehenean dago ikusgai 22:55ean ETB-1en, asteartean 00:30ean ETB-2n eta ostiralean 22:30ean ETB-3n.