Itxi

telebista

Igandean, 21:30ean

Egan, Grises eta Trikizio, aste honetako 'Beste bat' saioan

A.H.

EITB

Hiru taldeek kontzertuz kontzertu daramaten martxa jarraituko dute.

  • 'Beste bat'. Argazkia: EITB

Aste honetako 'Beste Bat' saioa Egan eta Grises taldeekin izango da berriro ere, baina beste talde bat ezagutuko dute, Trkizio.

Trikizio erromeria taldeak plazarik plaza, atsedenik gabe, ematen ditu udak. Horregatik agian taldeko arima eta abeslaria den Xabier Arakamak halabeharrezko atsedenaldia hartu beharko du aurten. Eztarria minduta dauka eta plazatik aldentzeko agindu dio medikuak. Etxe arituko da hurrengo hiletan Xabiren lekuan. Entsegu berezia egingo dute elkarrekin Xabik Etxeri lekukoa pasatzeko. Denbora izango al du Etxek kantu guztiak ikasi eta Trikizioren estilora egokitzeko?

Egan taldeko kideak ere zeharo lanpetuta dabiltza. Emanaldi bikoitza daukate Asteasun: umeei zuzendutako kontzertua arratsaldean eta bigarren emanaldi bat gauean nagusientzat. Nola egiten dute halako martxari eusteko?

Grises taldeak ere kontzertua dauka Azkoitian. Bartzelona eta Benicassimen izan dira jotzen azken egunetan eta atseden hartzeko denborarik ez dute izan. Emanaldi gogorra izango da Azkoitiakoa, baina beti bezala ilusio handiarekin aterako dira taula gainera.

'Beste Bat' igande honetan emitituko da 21:30etik aurrera ETB-1en.