Itxi

telebista

Kirola

Kontxako Bandera, igandean, zuzenean, ETB-1en

A.H.

EITB

Arratsaldean, Lumbierreko pilota jaialdia eskainiko da zuzenean.

  • Tiran. Argazkia: EFE

Igande goizean, Kontxako Banderaren lehenengo jardunaldia eskainiko du Euskal Telebistak zuzenean. 10:45ean hasiko da emanaldia eta Mikel Olazabal, Jose Luis Erkizia Baserri eta Ibon Gaztañazpi komentaristek egingo dute estropaden gaineko kontakizuna.

Arratsaldean, herri kirolei zuzendutako saioak Donostian larunbatean ospatutako trontza, txinga eta lasto jasotzaileen Euskadiko Txapelketa probak eskainiko dira 16:00etatik aurrera eta Koldo Aldalurrek eta Joxe Etxebestek emango dute proben berri ETB-1en.

17:00etan, ordea, Euskal Telebistako kamerek Lumbierreko pilotalekuarekin bat egingo dute bertan jokatuko diren pilota partidak eskaintzeko asmoarekin. Hasteko, Lemuno-Otxandorena eta Tainta-Ibai Zabala bikoteen arteko norgehiagoka eskainiko da eta ondoren, Bengoetxea VI-Beloki eta Olaetxea-Beroiz bikoteek jokatuko dute. Xabier Euzkitzek, Josean Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute pilota jaialdiaren gaineko kontakizuna.