telebista
Astelehenean
Mont Blanceko ultra maratoia Iker Karrerarekin, 'Zu Kirolari'n
A.A.
EITB
Surf albisteak ere jorratuko ditu Anartz Agirrek gidatzen duen saioak.
-
'Zu kirolari'. Argazkia: EITB
Datorren asteleheneko 'Zu Kirolari' saioak bi ardatz nagusi izango ditu: Mont Blanceko ultra maratoia, Iker Karreraren eskutik, eta surfa. Izan ere, Iker Karrerak eta Nerea Martinezek bigarren postua eskuratu berri dute mendiko lasterketa garrantzitsuan. Bertan bizitakoaz hitz egingo dute Karrerarekin.
Surfari eskainitako tartean Zarautz eta Tahitiko lehiaketen berri emango dute eta Eunate Agirrerekin izango dira.
'Zu Kirolari' saioa 22:30ean dago ikusgai ETBK Sat-en Anartz Agirrek aurkeztuta.